3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1682
2010eko azaroaren 17an, ofizioz abiarazi da lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako. Aprobetxamendua Lerraldeko errekaren eskuin bazterretik hamar metrora dagoen iturburu batean dago, polizia-eremuan, Lerraldeko iturria izeneko alderdian, Abaurregaineko (Nafarroa) udal mugapean. Lerraldeko erreka Irati ibaira (9012312) isurtzen da ezkerraldetik. Ura abeltzaintzarako da, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribaturik dago, 48. liburukian, 79. orrian, Secundino Vidondo Celayren izenean.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.
Zaragozan, 2010eko azaroaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: E1110395