119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1681

2010eko azaroaren 17an, ofizioz abiarazi da lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe egoteagatik. Aprobetxamendua Arostegiko errekaren eskuin bazterretik bi metrora, polizia-eremuan, dagoen iturburu batean da, Arregiko Borda alderdian, Abaurregaineko (Nafarroa) udal mugapean. Arostegiko erreka Irati ibaira (9012312) isurtzen da ezkerraldetik. Ura abeltzaintzarako da, behi-aziendako 30 bururi edaten emateko, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribaturik dago, 48. liburukian, 75. orrian, Pedro Iriarte Ilinchetaren izenean.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1110393