119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1369

2010eko irailaren 28an, ofizioz abiarazi da lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea, hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako. Aprobetxamendua Zidakos ibaiaren (90122) eskuineko ertzean, polizia-eremutik kanpo, dagoen putzu bat da, "Curtido" alderdian, Tafallako udal mugapean (Nafarroa), 2 ha ureztatzeko. Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribatuta dago, 38. liburukian, 115. orrian, Santos eta Javier Iribarren Ayesaren izenean.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.

Zaragozan, 2011ko irailaren 28an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110392