3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-OC-163
Jesus Maria Aragon Anduezak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jesus Maria Aragon Andueza.
Xedea: zuhaitzak moztea 0,6343 ha-tan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,3178 ur jabari publikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.
Ibilgua: Arakil ibaia.
Alderdia: Bertxerapea, Izoa, el puente; 6. eta 5. poligonoak; 187A, 183., 195., 51. eta 167. lurzatiak.
Udalerria: Artazkotz-Oltza (Nafarroa), Izkue-Oltza (Nafarroa).
Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko maiatzaren 25ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110391