119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-599

Jose Antonio Alzorriz Orradrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: baratzeko etxola bat eraikitzea, 25 m²-koa, Erro ibaiaren eskuinaldean, ibaitik 30 bat metrora.

Eskatzailea: Jose Antonio Alzorriz Orradre.

Xedea: baratzeko etxola bat eraikitzea.

Ibilgua: Erro ibaia.

Alderdia: Zarape; 9. poligonoa, 359. lurzatia.

Udalerria: Ozkaritz-Lizoain (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 3an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110272