119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

163/2011 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Sunbillako 1. poligonoko 177. lurzatian eustorma bat egiteko lanak zenbait baldintzarekin baimentzen dituena. Sustatzailea Miguel Ángel Martínez Berasain da.

2011ko otsailaren 14an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskinaren D epigrafean sartuta dago; beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Aurreikusitako jarduketaren asmoa da lurrari eusteko 1,20 m-ko altuerako horma bat egitea (bidearekiko mugan), eta hormigoizko 180 m linealeko zolata, Sunbillako udal mugapeko 2. poligonoko 177. lurzatian (Ukulu alderdia). Eustormaren xedea da Mendaurko bide publikoan luiziak saihestea. Jarduketak lehendik dagoen bide bat 100 m-tik gorako luzeran aldatzea eraginen du; hortaz, ingurumen arloko esku-hartzea behar du.

Jarduketa eremua eta espedientea aztertuta, egiaztatu da lanek ingurumen eta hirigintza aldetiko ukipenak sor ditzaketela, zuhaitz autoktonoak kentzeagatik eta bide publikoa ukitzeagatik.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Eskaera Sunbillako Udalari igorri zaio, 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sunbillako 1. poligonoko 177. lurzatian eustorma bat egiteko lanetarako ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin. Sustatzailea Miguel Ángel Martínez Berasain da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

-Zuhaitzak bota baino lehen, departamentu honek zuhaitzak mozteko ematen duen administrazio baimena beharko da. Edonola ere, obrek zuhaitzak moztea saihestu beharko dute; horretarako, hormaren luzera (ekialdeko eremua) murriztu beharko da.

-Obrak bukatuta, aldez aurretik kendutako landare lurra zabalduko da; lur azalerak berriro profilatuko dira; eta landaretuko da, hormaren goialdeko ezponda ereinez, paisaian hobeto integratzeko.

-Ahal dela, ez da lurrik eta bestelako materialik pilatuko landaredi naturalaren gainean. Obrak amaitu ondoren, lurzatia garbi utziko da, lurrik edo gainerako soberakinak gabe; horiek hondakinen kudeatzaile baimendu batek kenduko ditu bertatik.

Hirigintza arlokoak:

-35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluak 3 m-ko zortasun eremua (kanpoaldeko ertzetik neurtuta) ezartzen du, berariazko araudian zortasun eremua mugatuta ez duten bide publiko eta intereseko ibilbideetarako. Aurreikusitako horma bideko ertzetik metro 1era dago. Kokapen hori desegokitzat jotzen da, zortasun eremuaren barruan dagoelako. Eustormak bidetik 3 m-ra egon beharko du gutxienez.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Sunbillako Udalari, Ingurumen Zaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1109001