3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-493
Sociedad Cooperativa Agropecuaria La Sardak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Agropecuaria La Sarda.
Xedea: Sociedad Cooperativa Agropecuaria La Sardak Beiren dituen instalazioetako hondakin uren isurketa baimentzea.
Isurketa eginen den udal mugapea: Beire (Nafarroa).
Isurketa, hobi septikoan araztu ondotik, lurrean iragazten da; 30 m³-ko bolumena du urtean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko maiatzaren 31n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110230