3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2008-S-182
Desguaces Tafalla, S.L.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Desguaces Tafalla, S.L.L.
Xedea: Autoak zatikatzeko toki bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: hustubidea, ubide txikia eta areka (Zidakos ibaia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Tafalla (Nafarroa).
Isurketa lau bidetatik dator: batean hiri hondakinen pareko hondakin urak dira, eta beste hiruetan euri urak; guztira 5.925 m³-ko bolumena egiten du urtean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko ekainaren 1ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110194