3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2009-EXT-892/2008-RC-1573
Ebroko Ur Konfederazioak 2011ko ekainaren 3an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu baten eskubideak, Leringo (Nafarroa) udal mugapean Ega ibaitik ura hartzeko. Aprobetxamendua Pedro Echegoyen jaunari eman zitzaion, industrian erabiltzeko, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28233 zenbakiarekin inskribatu zen.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko ekainaren 8an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110119