119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-P-480

Etxarri Aranazko Udalak eskatu du Lizarrustiko iturburuko ur aprobetxamendu bat, Ur Erregistroko A atalean, 33. liburukian eta 59. orrian inskribatutakoa (1985A9 espedientea), aldatzeko, Amarriturrieta izeneko iturburuko hargunea ere, Txurisoro alderdian dagoena, gehitzeko, bi iturburuak isurtzen baitira Etxarri Aranatz hornitzen duen biltegira. Era berean, Lizarrustiko iturburuaren izena aldatu eta Elkorri-Lizarrustiko iturburuaren izena jartzeko eskatu du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko maiatzaren 3an.-Ur komisarioa, eskuordez, Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arloko burua, Fernando Jaime Dillet.

Iragarkiaren kodea: E1110021