3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-P-174
José Javier Aramendia Aristuk ur aprobetxamendua eskatu du, Arga ibaiko hargune batetik hartu beharrekoa, gasolinazko motoponpa batekin eta PVC-zko mahuka batekin, 100 metro ingurura, Landarte alderdian, Esteribarko udal mugapeko Idoi herrian (Nafarroa), 0,04 ha-ko lursail bat ureztatzeko (9. poligonoko 87. lurzatia); urtean 125 m³ hartzea eskatu du. Ur Erregistroko B atalean, 73. liburukian eta 46. orrian inskribatutakoaren osagarri da hargunea, putzu batetik egin beharrekoa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko maiatzaren 5ean.-Ur komisarioa, eskuordez, Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arloko burua, Fernando Jaime Dillet.
Iragarkiaren kodea: E1110018