3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1361
Indularra E.N.S.k honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamenduan gehienez ere 0,3 l/s-ko emaria hartuko da iturburu batetik, Elortz ibaiaren eskuineko bazterrean, polizia-eremutik kanpo, Ganbelasko iturria izeneko alderdian. Ura etxeetako hiri hornidurarako erabiliko da, bai eta behi-aziendako 150 abelbururi, edaten emateko ere, Untzitiko udal mugapean (Nafarroa). Urtean 828 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,051 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko maiatzaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arloko burua, Fernando Jaime Dillet.
Iragarkiaren kodea: E1110017