1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1198/2011 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 275/2011 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Otero Larrea andreak jarritako errekurtsoari dagokio.
María Otero Larrea andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (275/2011 prozedura laburtua) Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 423/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.
Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea María Otero Larrea andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 423/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (275/2011 prozedura laburtua). Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei edo dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko zuzeneko interesa duten guztiei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako, bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.
3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 24an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F1109598