119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-8

Azaher, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Azaher, S.L.

Xedea: etxebizitza isolatu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Pitillas (Nafarroa).

Isurketak 12 m³ egiten du urtean; hobi septikoaren eta iragazki perkoladorearen bidez araztu ondoren lurrean iragazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen fotokopia, berriz, Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko maiatzaren 27an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1109979