119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-137 / 2007-RC-1542

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak 2011ko maiatzaren 25ean erabakita, ofizioz abiarazi da ur aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako, Auza ibaian, Ultzamako (Nafarroa) udal mugapean. Aprobetxamendu hori Marina Barbería Aguirreri eman zitzaion ureztaketarako, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan 28921 zenbakiarekin inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 17-28, Zaragoza, 976212140 telefonoa), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 3an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1109954