2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
2007ko 79. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27an, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza.
Ordenantza horretan aldaketa egin zen eta hura 2011ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 8an.
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2010eko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2011ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka -xedapen administratibo bat baita- ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraituz.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
San Adrianen, 2011ko ekainaren 8an.-Mankomunitateko burua, María Carmen Lorente Marín.
ERANSKINA
9. artikulua.-Honela geldituko da idatzirik:
9. artikulua.-Prezio publikoa. Tarifen sistema.
Finantzabideari aplikatzen ahal zaizkion irizpide eta printzipioak ondokoak dira:
Zerbitzu unitatearen definizioa: ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko zenbat denbora ematen den etxean; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean.
Familia unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko erabiliko da PFEZn definitzen den familia unitatea:
-Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
-Berariazko legeen araberako bikote iraunkor bateko kideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
-Legezko banantzea gertatu denetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bertzearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aitzineko atalean aipatu betebeharrak betetzen badituzte.
Ahalmen ekonomikoa zehaztea:
1.-Kontatzen ahal diren baliabide ekonomikoak: gaitasun ekonomikoa neurtzeko, kontuan hartuko dira familia unitatearen urte hartako baliabide ekonomikoak, erran nahi baita kide direnen errenta eta ondarearei dagozkionak, honako hauetatik sortuak:
a) Laneko etekinak, barne izanik aurreikuspen sozialeko prestazioak eta pentsioak, zein den ere haien araubidea. Bertzeren konturako laneko etekinen diru-sarrera gordinetatik kenduko dira Gizarte Segurantzari eginiko kotizazioak, eskubide pasiboengatik, nahitaezko mutualitateengatik edo horrelatsukoengatik ordaindutako zenbatekoak.
b) Kapital higigarriaren nahiz higiezinaren etekinak: Familia unitatearen diru-sarreratzat hartuko da ondare garbiaren %5, 65 urtetik gorakoak badira, %3, 35 urtetik 65 urte bitartekoak badira eta %1, adingabeak badira.
Horren balioaren zenbatespenerako, kontuan hartuko da aplikagarria den zerga araubidea. Ondarearen baliorako, kontuan hartuko da ohiko etxebizitzaren balioa, betiere familia unitate horretako kiderik ez bada delako etxebizitza horretan bizitzen jarraitzen duenik.
-Kapital higigarritzat hartuko da: kontu korronteko gordailuak eta eperakoak, inbertsio funtsak eta pentsio funtsak, balio higigarriak, bizi aseguruak, erreskate eta aldi baterako nahiz biziarteko errenten kasuetan, arte gaiak, antzinako gaiak, bitxiak eta bertzelako gai baliotsuak.
-Kapital higiezintzat hartuko dira landa nahiz hiri ondasunak.
c) Enpresa nahiz lanbide jardueren etekin garbiak.
2.-Gastu kengarriak: kuotan desgrabazioa izateko oinarria eratzen dutenak, ondoko arrazoiak direla eta: pertsonalak, etxebizitza alokairuan hartu edo erostea, eta menpekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bertzelakoak).
3.-Hileko per capita errenta: Kontatzen ahal diren diru-sarreren arteko aldea familia unitateko kide kopuruaz eta 12 hilabetez zatitzetik sortzen dena.
Kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Zerbitzuaren kostu guztiak egotzi eta emandako laguntzaren guztirako kostuaren balioa, ordu bakoitzeko, zenbat den ateratzeko, honela eginen da:
Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia-langile baten kostua eta gizarte-langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute zerbitzuaren kudeaketan.
Guztirako kostua lanaldi osoko familia-langile batek etxez etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen kopuruaz (lanaldi horren %80) zatituta ateratzen da laguntza orduaren kostua.
Tarifaren oinarrizko unitatea:
Zerbitzua etxean ematen iragandako denbora da tarifaren oinarrizko unitatea.
Laguntza orduaren %50 izanen da prezio publikoa edo tarifa.
Prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskala:
Karga eskala familia unitatearen per capita errenta garbiari dagokio, ondoko taula honetako tarteen arabera.
-Errenta mailen tartea eta tarifen eskala:
Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) hilean (641,40 x 14 = 8.979,60; 8.979,60/ 12): 748,30 euro hilean.
Kotizaziorik gabeko pentsioa (KGP) hilean (347,60 x 14= 4.866,40; 4.866,40 / 12): 405,53 euro hilean.
ERRENTA MAILA | ZENBATEKOAK (euro/hilabetea) | TASA (euro/ordua) |
KGParen gehieneko zenbatekotik beheiti | 405,53raino | Salbuetsiak |
KGParen zenbatekotik LGSaren %60 bitartean | 405,54tik 448,97ra | 0,60 |
LGSaren %60tik %75era bitartean | 448,98tik 561,22ra | 0,90 |
LGSaren %75etik %90era bitartean | 561,23tik 673,47ra | 1,30 |
LGSaren %90etik %105era bitartean | 673,48tik 785,71ra | 1,70 |
LGSaren %105etik %120ra bitartean | 785,72tik 897,96ra | 2,70 |
LGSaren %120tik %135era bitartean | 897,97tik 1010,20ra | 3,80 |
LGSaren %135etik %150era bitartean | 1.010,21etik 1.122,45era | 4,90 |
LGSaren %150etik %165era bitartean | 1.122,46tik 1.234,69ra | 6,00 |
LGSaren %165etik %180ra bitartean | 1.234,70etik 1.346,94ra | 7,00 |
LGSaren %180tik goiti | 1.346,95 baino gehiago | 8,00 |
Iragarkiaren kodea: L1110490