2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, AR-1 banaketa eremuaren eraikuntzari buruzko ordenantzaren 8. artikuluan. Behin betiko onespena
Udalak, 2011ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eraikuntzaren ordenantzako 8. artikulua aldatzea AR-1 banaketa eremuan, haren testua behar bezala eginbideturik espedientean baitago eta erabaki honen zati baita. Iragarkia 2011ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.
Jendaurrean egoteko epea amaiturik inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoa bilakatuko da. Ordenantzako aldaketaren testu osoa ondotik argitaratzen da, ondorio juridikoak izan ditzan.
Villatuertan, 2011ko ekainaren 6an.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.
ERANSKINA
Eraikuntzaren ordenantza, AR-1 banaketa eremuan
8. artikuluaren testu berria.
8. artikulua. Fatxadako akaberak honako hauek izanen dira:
-Zarpiatuak eta pintatuak.
-Mortero proiektatuaren bidezko estukatuak.
-Bistako adreilua.
-Fatxadetarako hormigoi bereziko blokea.
-Harri-plakak, halanduzkoen itxurakoak. Imitazioak ere onartuko dira, kalitatekoak badira, betiere tamaina, kolorea eta testura arloko ezaugarriak mantentzen badira. Horrela bada, material bat erabili behar den bakoitzean, aldez aurretik Udalak onartu behar du.
-Modu osagarrian, zurezko panelak, betiere okupatzen ez badute fatxada bakoitzaren azaleraren %25 baino gehiago. Imitazioak ere onartuko dira, kalitatekoak badira, betiere tamaina, kolorea eta testura arloko ezaugarriak mantentzen badira. Horrela bada, material bat erabili behar den bakoitzean, aldez aurretik Udalak onartu behar du.
Eraikin osoaren itxiturak karrikako sestratik teilatu-hegalera eginen dira. Debeku da egitura eramailea bistan uztea, bai lurgaineko solairuetan bai behekoetan. Horiek fatxada osoaren zati gisa tratatuko dira.
Fatxada guztiek gainetik izanen dituzte erlaitzak edota teilatu-hegalak.
Arotzeriak:
Arotzeriak izan daitezke zurezkoak, aluminio lakatuzkoak, PVCkoak edo poliuretanozko profilezkoak.
Zilegi dira baoen itxituretarako zurezko pertsianak, PVCkoak edo aluminio lakatuzkoak; debeku da oso pertsianaren bilkaria kanpoaldean jartzea.
Iragarkiaren kodea: L1110208