2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Planteatu egin da kreditu gehikuntza egitea gastuetako kontusailetan, non eta 4. funtzio taldean (Gizarte izaerako ondasun publikoen ekoizpena) eta 2. kapituluan (Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea). Finantzabide izanen dira 5. taldeko diru-sarrera handiagoak (Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak), honelaxe:
Osagarria | 1 | 4 | 2 | Gizarte izaerako ondasunetako eta zerbitzu publikoetako gastuak | 71.000,00 |
Finantzabidea | 1 | | 5 | Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak | 71.000,00 |
Planteatu egin da kreditu transferentzia egitea gastuetako kontusailetako kreditu handipenen bidez, non eta 1. funtzio taldean (Izaera orokorreko zerbitzuak) eta 2. kapituluan (Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea). Finantzabide izanen dira 0. funtzio taldeko (Zor publikoa) gastuetako kontusailetako kreditu beheitzea eta 3. kapitulua (Finantza-gastuak) eta, honelaxe:
Goititzea | 1 | 1 | 2 | Gizarte izaerako ondasunetako eta zerbitzu publikoetako gastuak | 25.000,00 |
Beheititzea | 1 | 0 | 3 | Maileguen finantza-gastuak eta diruzaintzako kredituak | 25.000,00 |
Alesbesen, 2011ko ekainaren 10ean.-Jarduneko alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1110439