2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Vianako Udal Planeko aldaketa xehakatua. Araudia
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 81. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Udalak erabaki du Udal Planeko aldaketa xehakatuaren araudia argitaratzea, eraikinetako oztopo arkitektonikoak kentzeko beharrezkoa den lurzorua okupatu behar denan, osoko bilkuran behin betiko onetsi baitzen, 2011ko maiatzaren 19an.
Horrenbestez, ondoren heldu da aldaketa horren araudia.
Vianan, 2011ko ekainaren 9an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
11. artikulua. Udal Planeko aldaketa.
Beste puntu bat erantsi da, bosgarrena. Hona hemen:
"Lerrokadura aldatzen bada eta horren ondorioz lurzoru publikoa nahiz pribatua okupatzen bada, lerrokaduraren aldaketen arrazoia izan bada eraikin bat handitzea, igogailua paratu ahal izateko, aski izanen da horren gaineko xehetasun azterlana onestea.
Udalaren zerbitzu teknikoei dagokie bete beharreko baldintza horiek betetzen ote diren baloratzea."
ERAIKUNTZARI BURUZKO ORDENANTZA
1. artikulua. Definizioak
Atal bat erantsi da, alegia, aldi baterako okupazioaren gehieneko lerrokadurari dagokiona. Hona hemen:
"b.1) Aldi baterako okupazioaren gehieneko lerrokadura:
Egun dagoen eraikin batean igogailua paratu behar denean, Udal Planeko hiri lurzoru finkatuaren gainean okupatzen ahal den eremua mugatzen duten haiek dira.
Aldatu egin da 1. artikuluko Eraikigarritasuna izeneko atala, eta honako hau erantsi zaio:
Eraikigarritasunaren kalkulurako, ez dira kontuan hartuko oztopo arkitektonikoak kentzeko egun dauden eraikinetan eginiko gorputz irtenak.
Iragarkiaren kodea: L1110422