2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 5/2011 Dekretua, ekainaren 3koa
Datako egunarekin, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondokoa eman du:
Ikusirik datorren asteazkenean, 2011ko ekainaren 8an, eginen dela Gobernu Batzarraren azken bilkura, hain zuzen ere azkeneko bilkuraren, ekainaren 3an egin baitzen, aktari onespena emateko.
Ikusirik ekainaren 10ean ezinezkoa izanen dela Gobernu Batzarra biltzea, komenigarria da ekainaren 6tik 11ra bitarte (egun horretan Udalbatza berriaren eratzea gertatuko da) izan daitezkeen eta ebazpen zain diren administrazioaren arloko aferak ez gelditzea, ezertan ukatu gabe geroan Udalbatza berriak hartzen dituen erabakiak.
Kontuan hartuz Alkatetzaren ekainaren 19ko 4/2007 Dekretuaren bidez Alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi zituela hainbat eskumen, Erregelamendu Organikoaren 23.3 artikuluak ematen dion ahalmenaren ondorioz.
Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz, "Eskuordetza eman duen organoak edozein unetan ken dezake".
Horrenbertzez, ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:
Lehena.-Kentzea Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrari emaniko eskumenak, ekainaren 19ko 4/2007 Dekretuaren bidez eman baitziren.
Bigarrena.-Ebazpen hau Tuterako Herriko Etxeko Iragarki oholean argitaratzea, eragina izanen badu ere sinatzen den egun beretik, Toki Entitateen Antolamenduaren era Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Laugarrena.-Dekretu hau igortzea Arlo guztiei eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ezertan ukatu gabe indarra hartuko duela Dekretu honen sinadura dataren biharamunean.
Tuteran, 2011ko ekainaren 3an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1110182