1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2011ko ekainaren 2koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainak sektorerako hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Ikusita Nafarroako Fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainak sektorerako hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kodea: 31003605011981), erregistro honetan 2011ko maiatzaren 10ean sartu zena eta sektoreko legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek otsailaren 25ean sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan eta Lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko ekainaren 2an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
NAFARROAKO FRUTA, BARAZKI, PATATA ETA PLATANOEN BILTEGIZAINAK SEKTORERAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATEN BERRIKUSPENA 2010 eta 2011 EKITALDIAK
1. ERANSKINA
2010eko soldaten taulak
| OINARRIZKO SOLDATA (eurotan) | APARTEKO ORDUA (eurotan) |
Ingeniari eta lizentziadunak | 1.674,15 | 25,52 |
Perituak | 1.429,54 | 21,79 |
Langileriaren burua | 1.429,54 | 21,79 |
Salerosketen burua | 1.429,54 | 21,79 |
Laboreen ikuskatzailea | 1.246,21 | 19,00 |
Biltegiko arduraduna | 1.246,21 | 19,00 |
Hiri-artekaria | 1.123,92 | 17,14 |
Administrarien burua | 1.357,24 | 20,70 |
Kontularia | 1.307,26 | 19,93 |
Administrari-ofiziala | 1.185,03 | 18,08 |
Administrari lag. | 1.093,34 | 16,67 |
16 eta 17 urteko ikastuna | 871,80 | 13,29 |
18 urtetik gorako kutxazain lag. | 1.062,71 | 16,20 |
Langilezaina | 1.185,03 | 18,08 |
Morroi espezializatua | 1.093,34 | 16,67 |
Morroia, peoia, joslea, ontziratzailea | 1.062,84 | 16,20 |
Laborategiko lag. | 1.020,10 | 15,55 |
Ibilbideko gidaria | 1.275,80 | 19,46 |
Banaketako gidaria | 1.123,92 | 17,14 |
Zaintzailea edo gauzaina | 1.093,16 | 16,67 |
16 eta 17 urteko pintxeak | 841,19 | 12,82 |
Lanarekiko fideltasun plusa (14. art.): 42,26 euro. Familiaren erantzukizuneko plusa (14. art.): 28,19 euro. Gaueko ordua: 2,55 euro. Ad Personam bermea (11. art.): 30,32 euro - 45,10 euro eta 90,21 euro. Aparteko ordua jaiegunetan: ordu arrunta baino %150 gehiago. |
2. ERANSKINA
2011ko soldaten taulak
| OINARRIZKO SOLDATA (eurotan) | HITZARMEN PLUSA (eurotan) | APARTEKO ORDUA (eurotan) |
Ingeniari eta lizentziadunak | 1.695,07 | 71,33 | 25,84 |
Perituak | 1.447,41 | 71,33 | 22,07 |
Langileriaren burua | 1.447,41 | 71,33 | 22,07 |
Salerosketen burua | 1.447,41 | 71,33 | 22,07 |
Laboreen ikuskatzailea | 1.261,79 | 71,33 | 19,24 |
Biltegiko arduraduna | 1.261,79 | 71,33 | 19,24 |
Hiri-artekaria | 1.137,97 | 71,33 | 17,35 |
Administrarien burua | 1.374,20 | 71,33 | 20,96 |
Kontularia | 1.323,61 | 71,33 | 20,18 |
Administrari-ofiziala | 1.199,84 | 71,33 | 18,30 |
Administrari lag. | 1.107,01 | 71,33 | 16,87 |
16 eta 17 urteko ikastuna | 882,70 | 71,33 | 13,45 |
18 urtetik gorako kutxazain lag. | 1.075,99 | 71,33 | 16,40 |
Langilezaina | 1.199,84 | 71,33 | 18,30 |
Morroi espezializatua | 1.107,01 | 71,33 | 16,87 |
Morroia, peoia, joslea, ontziratzailea | 1.076,12 | 71,33 | 16,40 |
Laborategiko lag. | 1.032,85 | 71,33 | 15,75 |
Ibilbideko gidaria | 1.291,75 | 71,33 | 19,70 |
Banaketako gidaria | 1.137,97 | 71,33 | 17,35 |
Zaintzailea edo gauzaina | 1.106,83 | 71,33 | 16,87 |
16 eta 17 urteko pintxeak | 851,71 | 71,33 | 12,98 |
Gaueko ordua: 2,59 euro. Ad Personam bermea (11. art.): 30,70 euro - 45,67 euro eta 91,33 euro. Aparteko ordua jaiegunetan: ordu arrunta baino %150 gehiago. |
Iragarkiaren kodea: F1110166