119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-2 unitatea birzatitzeko proiektuan

Tafallako Udalak, 1999ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-2 unitatea birzatitzeko proiektua. Hura 1999ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an. Hartan akatsa bazela oharturik, jarduneko alkateak ebazpena eman du 2011ko ekainaren 8an, hura zuzentzeko. Hona hemen:

LURZATI EKARRIA

4.1. Katastroko 190. lurzatia (zati bat):

-Banandu beharreko finka.

La Pesquera izeneko alderdian dagoen lurzatia; laurehun eta berrogeita hamasei metro eta hogeita hamasei dezimetro koadro (456,36 m²) dituena, birzatitzeko proiektu honetarako egindako neurketa teknikoaren arabera: mugak: iparraldean, Felisa Sagardoy; hegoaldean, katastroko finka berekia (376.a): ekialdean, zer finkatatik banantzen den, harexen gainerakoa; eta mendebaldean, katastroko 32. poligonoko 191. lurzatia (UU-6A unitatean sartua).

Barnean, eraikin osagarri bat dago, beheko solairukoa, lorategiko eraikuntza osagarritako dena eta 30,80 m²-ko azalera duena. Orobat, bada 17,12 m²-ko azalera duen zoladura, eta horrez landa blokeko itxitura, 15 m²-ko azalera duena, lorezaintzako landaketa (58 m²) eta arbola bat apaingarri.

-Finka hau segidan deskribatzen den honetatik banandu da:

Etorkiko finka: Tafallako mugapean, La Pesquera alderdian, bi mila metro koadro dituena (2.000); mugak: iparraldean, Felisa Sagardoy; hegoaldean, Rogelio Lunaren finka, gaur egun finka berekia; ekialdea, Rogelio Lunaren finka, gaur egun katastroko 189. lurzatia; eta mendebaldean, Joaquín Urdinena, gaur egun katastroko 32. poligonoko 191. lurzatia.

Banantzearen ondorioz, etorkiko finkaren gainerakoak deskribapen hau, muga hauek eta azalera hau izanen ditu:

Etorkiko lurzatiaren gainerakoa: lurzatia, Pesquera alderdian, Tafallako mugapean; haren azalera mila bortzehun eta berrogeita hiru metro eta hiruretan hogeita lau dezimetro koadro da. Mugak: iparraldean, Felisa Sagardoy; hegoaldean, finka berekia; ekialdean, katastroko 189. lurzatia, eta mendebaldean, banantzen den finka:

ONDORIOZKO LURZATIA

4.14. Lurzati eraikigarria, 51.a izenekoa:

-Gabrielle Marie Cuzin Rambaudi ehuneko berrogeita bi gakotx hogeita lau esleitzea (%30,88), Tafallako Udal katastroko 32. poligonoko 190. lurzatiak ekarritako hirigintzako eskubideen ordain.

-Gabrielle Marie Cuzin Rambaudi, Gregorio Llorente Elizalderi eta María Jesús Olcoz Labianori ehuneko hiru gakotx lauretan hogei esleitzea (%3,80), Udal katastroko 32. poligonoko 376. lurzatiaren puska batek ekarritako hirigintzako eskubideen ordain.

-José María, M.ª Angeles, Josefina eta M.ª Jesús Urdin Vélazi ehuneko bi gakotx hemeretzi esleitzea (%2,19), Tafallako Udal katastroko 32. poligonoko 405. lurzatiak ekarritako hirigintzako eskubideen zati baten ordain.

-Tafallako Udalari ehuneko berrogeita hamaika gakotx hiruretan hogeita hamazazpi esleitzea (%63,13), batura honen ondoriozko hirigintzako eskubideen zati baten ordain: bere finkek unitatera ekarriak, aprobetxamendurako eskubidea duten espazio publikoek ekarriak eta nahaitaez laga beharreko %10.

Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Tafallan, 2011ko ekainaren 8an.-Jarduneko alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1110313