119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2011ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, 2. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2011ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hari buruzko ediktua 2011ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n. Bada, jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betikoz onetsi dela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoa beterik, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

GASTUAK.

-Kreditu bereziak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 35.630 euro.

Guztira: 35.630 euro.

DIRU-SARRERAK.

-Finantzabidea:

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta kapitaleko bertze diru-sarrera batzuk: 23.159,50 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 12.470,50 euro.

Guztira: 35.630 euro.

Sartagudan, 2011ko ekainaren 8an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L1110207