119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa Udal Plan Orokorreko 10. sektoreko UE-2 unitatean. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea San Adriango Udal Planeko aldaketa, Udal Plan Orokorreko 10. sektoreko UE-2 unitatearen determinazio xehakatutei dagokienez, Nagoico, S.L.k sustatua, zertarako eta aipatu UE-2 unitatean familia bakarreko etxebizitza atxikiaren tipologia sartzeko, betiere solairu kopuruak gorabehera, honako garaiera izanik: BS + 1 + Behegaina, estalki pikoa bada, edo BS + 2 estalki laua bada.

Erabaki berean eskatu egin zitzaion sustatzaileari dokumentua osa zezan, dagozkien planoak erantsita, horrela orain hasiera batean onesten den dokumentua jendaurrean egonen baita bere osotasunean. Halaber, beste testu bat aurkeztu behar du eta bertan agertu beharko adierazpen grafikoa, gutxienez, haren esparruko jarduketaren kokapena, haren esparrua eta proposatzen den gehieneko lurzatiketa, horrela ebaluatu ahal izateko proposamena, unitatearen garapen planeamenduan batere kontsulta egin beharrik gabe.

Testu hori aurkeztu da eta José Martín Rodríguez arkitektoak eman du haren aldeko txostena, sarrera erregistroa 628/11 zenbakia duena eta apirilaren 28ko data, hortaz, delako aldaketaren hasierako onespenaren iragarki hau argitara ematen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2011ko ekainaren 7an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1110146