119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2011ko aurrekontuko 3. aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2011ko apirilaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontuan 3. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Azkoienen, 2011ko ekainaren 9an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1110427