119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena, UE R-3 unitateko birzatiketaren zazpigarren aldaketa tramitatzeko.
Hasierako onespena

María Carmen Ochoa Canela Erriberriko Udaleko alkateak 2011ko ekainaren 3an emaniko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Erriberriko UE-R-3 unitateko birzatiketaren (7.a) zuzenketaren gaineko hirigintza hitzarmena, UER3 unitateko hainbat jaberekin sinatu beharrekoa, bien adostasunez tramitatzeko UE-R-3 unitateko biztatiketaren (7.a) zuzenketa, hain zuzen ere haren edukia egokitzeko Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2011ko martxoaren 28an emaniko epaietan xedatutakoari.

Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2011ko ekainaren 8an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1110407