2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
UE R-3 (7.a) unitateko birzatiketaren zuzenketa.
Hasierako onespena
María Carmen Ochoa Canela Erriberriko Udaleko alkateak 2011ko ekainaren 3an emaniko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Erriberriko UE-R-3 unitateko birzatiketaren (7.a) zuzenketa, hain zuzen ere haren edukia egokitzeko Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2011ko martxoaren 28an emaniko epaietan xedatutakoari.
Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76.ari dagokionez ezarritakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erriberrin, 2011ko ekainaren 8an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L1110402