2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
AR2 banaketa eremuko exekuzio unitate bakarreko
Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Behin betiko onespena. Akats zuzenketa
108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 6an, Erriberriko AR3 banaketa eremuko exekuzio unitate bakarreko Konpentsazio Batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien behin betiko onespenaren iragarkia. Aipatu iragarkian akatsa bazen, beraz, honako honen bidez zuzendu egiten da eta AR3 banaketa eremuaren ordez AR2 banaketa eremua behar du.
Hortaz, hona hemen aipatu iragarkiaren behin betiko testua:
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen urriaren 6ko 422/2010 ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi direla Erriberriko Udalaren Hirigintza Planeko AR2 banaketa eremuko exekuzio unitate bakarreko Kopentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak.
Halaber, apirilaren 6ko 136/2011 ebazpenaren bidez, onetsi egin da direlako estatutuen eta oinarrien testu bategina, espedientearen sustatzaileak halaxe eskatu baitzuen bere garaian.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Erriberrin, 2011ko maiatzaren 13an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L1110394