2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
Aurreko urtetik luzatutako 2011ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2011ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
1/2011 aldaketa. Kreditu berezia
6. kapitulua: 62.000,00 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua: 62.000,00 euro.
2/2011 aldaketa. Kreditu berezia
9. kapitulua: 5.128,13 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua: 5.128,13 euro.
2011ko ekitaldiko behin betiko aurrekontuaren hasierako kredituen gainean egin dira aldaketa horiek, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 25.3 artikuluan aurreikusi bezala.
Olaztin, 2011ko ekainaren 6an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Juan Zufiaurre Mendoza.
Iragarkiaren kodea: L1110131