2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Promotora de la Ribera Navarra, S.L. Jarduera: Aisiarako eta biltokitako lokalak (piperoak). Tokia: Ángel de la Guarda karrika, 14, Martzillan, eta katastroko datuen arabera, berriz, 3. poligonoko 57. lurzatia, 1. azp., 13, 14, 15, 21 eta 22. hiri unitateak.
Martzillan, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, José M.ª Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1110510