2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Administrari-ofiziala izendatzeko proposamena
2011ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, eman zen argitara Txulapaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia. Orain, 8 oinarriari jarraituz, epaimahaiak María Elizalde Garbalena izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita oposizio-lehiaketa gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 9.1 oinarrian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu Txulapaingo Udalaren bulegoetan. Ez badu dokumentazio hori aipatu epean aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira.
Markalainen, 2011ko ekainaren 9an.-Alkatea, Mikel Armendáriz Elso.
Iragarkiaren kodea: L1110421