119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

2011ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2011ko maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2011ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2011ko maiatzaren 20an.-Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1110530