2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELKANO
2011ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
2011ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 24an, 2011ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:
GASTUAK:
2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 12.140,00 euro.
4.-Transferentzia arruntak: 1.550,00 euro.
Gastuak, guztira: 13.690,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1.-Zeharkako zergak: 330,00 euro.
4.-Transferentzia arruntak: 6.100,00 euro.
5.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 7.260,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 13.690,00 euro
Elkanon, 2011ko ekainaren 11n.-Kontzejuko burua, Fco. Javier Orbaiz Lesaca.
Iragarkiaren kodea: L1110502