2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak. Etetea
Udalbatzak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki du, batetik, Zizur Zendeako Arau Subsidiarioak Undioko herrigunean aldatzeko proposamena onestea eta, bestetik, luzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak etetea, ondoko lurralde eta eremu hauetan: AA-U0tik AA-U7 unitatera, UE-U1 exekuzio unitatean.
Lizentzien etendurak urtebete iraunen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egilerari zuzendua, hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2011ko ekainaren 8an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L1110420