119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa antolamenduko egiturazko determinazioetan.
Hasierako onespena

Udalbatzak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Zendeako Arau Subsidiarioetan Zarikiegiko guneari dagokionez aldaketa egiteko proposamena, eta orobat xedatzea erreforma horren gaineko dokumentazioa jendaurrean edukitzea 2011ko irailaren 1a arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2011ko ekainaren 6an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L1110135