2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Padel klubaren prezio publikoa. Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2011ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen padel klubaren prezio publikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, prezio publikoa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cintruenigon, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Adolfo Navascues Navascues.
Iragarkiaren kodea: L1110440