119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Gazteluberriko Udalaren 2011ko ekitaldiko aurrekontu
orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2011ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 2.250,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 6. 070,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 7.220,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herril. aprobetxamenduak: 42.500,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 28.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 86.540,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 17.208,50 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 26.550,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 10.370,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 32.000,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 411,50 euro.

Gastuak, guztira: 86.540,00 euro.

Gazteluberrin, 2011ko maiatzaren 31n.-Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1110218