119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Kontribuzio bereziak Real
eta Aldapa kaleak zolatzeko lanak direla eta

Bargotako Udalak, 2011ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1) Hasiera batean onestea Aldapa eta Real kaleak zolatzeko lanak direla-eta kontribuzio bereziak ezartzeko espedientea.

2) Hasiera batean onestea kontribuzio bereziak ordaintzeko agindua, honako eduki honekin:

A) Subjektu pasiboak: Bargotako Hirilurretako Aberastasunaren Erregistro Fiskalean hirilurretako higiezinen jabe gisa ageri direnak, haien eraikinek obrako kaleetara eman edo haiekin muga egiten badute.

B) Zerga-oinarria: aipatu proiektuak egiteko obren kostu osoa, obra zuzendaritzarena barne, betiere dirulaguntzaren bitartez jasotakoa kenduta.

Udalak bere gain hartutako zenbatekoa: 98.528,06 euro.

Bizilagunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 83.748,85 euro, hau da toki entitateak bere gain hartutako zenbatekoaren %85.

Kopuru hori N.T.O.F.L.ko 112.3 artikuluari jarraituz finkatu da, aurreikuspen gisara, eta behar izanez gero aldatuko da, obrak bukatu eta benetako kostua ezagutu ondotik.

C) Banatzeko moduluak:

-%50, hau da, 41.874,43 euro, ukituriko higiezinen fatxadetako metro linealen arabera.

-%50, hau da, 41.874,43 euro, katastroko balioagatik, betiere obrek ukituriko kaleetara eman edo haiekin muga egiten duten eraikinen fatxadetako metro linealen arabera.

D) Ordaintzeko modua: eskudirutan, obrak bukatzen diren ekitaldi ekonomikoaren barruan, edota, gerorapenarekin, horrela eskatzen badu subjektu pasiboak eta betiere kuota 1.000,00 eurotik goitikoa bada. Zenbatekoaren gainerakoa gehienez ere 5 urteko epean ordaindu daiteke, baina urtean 1.000,00 euro ordaindu behar dira guttienez, korrituak aparte.

E) Aplikatu beharreko xedapenak:

Kobrantzarako, diru-bilketarako eta erabaki honetan espresuki aipatzen ez den guztirako, Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

3) Zergadunen zerrenda onestea, baita banaketa moduluei zerga-oinarria aplikatzetik ateratzen diren banan banako kuotak ere, zein bere finkari edo ukitutako jabeari dagokiola, betiere erabaki honetan onetsitako banaketa oinarrietatik ateratzen den moduan, espedientean jaso baitira.

4) Erabakia jendaurrean edukitzea 30 egunez, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Orobat, obrek ukitutako jabeek zergadunen elkarte administratiboak eratu ahalko dituzte.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, erakustaldia igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela.

Bargotan, 2011ko ekainaren 8an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1110443