119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Egoitza elektronikoaren sorrera

Bargotako Udalak, 2011ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea betetze aldera, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, honako hau erabaki da:

1. Bargotako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan: www.bargota.org.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea erabaki hau eta egoitza elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Bargotako Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Bargotako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Bargotan, 2011ko ekainaren 7an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García.

ERANSKINA:

1. Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Bargotako Udalaren toki entitatea izanen da.

1.2. Helbide elektronikoa www.bargota.org izanen da, Interneteko domeinu hori Bargotako Udalaren jabetzakoa baita. Egoitza horren titularra Bargotako Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko da zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak, eta, nolanahi ere, eskura egonen dira beti Udalaren Erregistro Orokorrean bertatik bertara aurkezteko bide tradizionalak.

2. Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Iragarkiaren kodea: L1110209