2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Udal Plana. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2011ko maiataren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen hasira batean onestea Artaxoako Udal Plana, baita hari atxikia dagoen ingurumen ondorioen azterlana ere.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan eta Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hiru hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2011ko ekainaren 2an.-Jarduneko alkatea, Pedro María Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L1110189