2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Taxoareko UCH27T unitatearen xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko ekainaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Taxoareko 3. poligonoko 21. lurzatiaren xehetasun azterlana, Angel Legarra Echarrik UCH27T unitatean sustaturik.
Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Mutiloan, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1110487