119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

UC5 MA unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko ekainaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UC5 MA unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Estudio de Promociones y Edificaciones CIPE, S.Lk sustatua.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1110486