119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Eskatu egin da, bai eta tramitatzeko onetsi ere, Yanci 3552 izeneko ustiategia Meatzeei buruzko Legearen C) atalean sailkatzea. Ustiapenak 8 meatze lauki ditu Igantziko eta Arantzako udal mugapeetan, honela kokatuak:

ERPINA

LONGITUDEA

LATITUDEA

X

Y

PP1

1º 42' 20"

43º 13' 40"

605122868

4787009538

2

1º 42' 20"

43º 13' 20"

605132416

478639255

3

1º 42' 0"

43º 13' 20"

605583633

4786399547

4

1º 42' 0"

43º 13' 0"

605593221

4785782559

5

1º 42' 20"

43º 13' 0"

605141963

4785775562

6

1º 42' 20"

43º 12' 40"

605151509

4785158575

7

1º 43' 20"

43º 12' 40"

603797612

4785137763

8

1º 43' 20"

43º 13' 0"

603788189

478575475

9

1º 43' 0"

43º 13' 0"

604239447

4785761658

10

1º 43' 0"

43º 13' 40"

604220516

4786995633

1

1º 42' 20"

43º 13' 40"

605122868

4787009538

Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesdun diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Fuerte del Príncipe II. eraikina, Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña), 8:30etik 14:30era, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean; hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 30ean.-Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1109758