1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 51. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas, 7, Iruña) eta Funesko udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Proiektua: Funesko lurzati antolamenduaren eta ureztatze tradizionalaren modernizazioaren Ingurumen eraginaren azterlana eta oinarrizko proiektua.
Sustatzailea: Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Nafarroako Gobernua.
Kokalekua: Funesko tradizioko ureztalurrak; iparraldeko muga: Azkoiengo udal mugapea eta Río Mayor erretena; hegoaldeko muga: Aragoi ibaia; ekialdeko muga: Martzillako udal mugapea eta Aragoi ibaia.
Udala: Funes.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 24an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1109400