1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Ageza (Ezporogi) aldeko lurzati berrantolamenduaren erabakia onesten duena.
Ageza (Ezporogi) aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 671/2011 Ebazpenaren bidez alde horretako lurzati berrantolamenduaren Erabakia onetsi dela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela deklaratu zen otsailaren 23ko 15/2009 Foru Dekretuaren bidez.
Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Agezako Kontzeju Etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen eta masa komunaren kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak ofizioz bidalitako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; Ingurumen eraginaren adierazpena; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:2000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; eta ingurumen balioen planoa, 1:6000 eskalan egina.
Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 3.a, 31005 Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 23an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1109397