119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ediktua. Idazkaritza lanpostu hutsak.

Javier San Vicente Zabaleta jaunak, bere izenean eta José María Bayona Sáez jauna, Ángel María Lag Amirola jauna, Javier Sagaseta de Ilurdoz Uranga jauna, Elena Arana Azcárate andrea, José Miguel Corrés Botella jauna, M.ª Esther Pérez Trecu andrea eta Ana Frauca Sagastibelza andrea ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 5eko 242/2011 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, ezetsi ziren haiek egindako eskaerak, hain zuzen, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak idazkari lanpostu huts guztiak deklara zitzan eta lanpostu horiek betetzeko lehiaketan eskatzaile horiek onartuak izan zitezen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, aditzera ematen zaie interesdun guztiei alegazioak egiten ahal dituztela hamar egun balioduneko epean, gehienez ere, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, haiek Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan (Arrieta, 12; Iruña) edo aipatu 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitak tokietan aurkeztuta.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia eta espedienteko dokumentuak interesdunen eskura daude Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuan, Iruñeko Arrieta kaleko 12an, hirugarren solairuan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 6an.-Idazkari tekniko nagusia, José Ignacio Sola Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1110134