119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1437/2011 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 14ko 224/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen; ebazpena 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Urtarrilaren 13ko 4/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian antzemandako akatsak zuzendu ziren; ebazpena 2010eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.

Martxoaren 3ko 13/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2010eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an.

Apirilaren 14ko 25/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2010eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak, deialdiaren oinarrietan ezarritakoa betetzeko, Juan Antonio Rozas Aranguren, Alberto Frías Pardo, María Teresa Mutilva Contreras, Iñaki Agirre Pérez eta Francisco José Cilveti Jiménez jaun-andreak, igoera txandakoak, eta Roumen Boyanov Chirinov, Andrés Garde Gurpegui, Itziar Arrieta Salinas, Sergio Galindo Saldías eta Ainhoa Pagola Oteiza jaun-andreak, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena egin zuen, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu zuten eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak baitziren.

Proposamen hori 2011ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkeztuta eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanetan aritzeko, Juan Antonio Rozas Aranguren, Alberto Frías Pardo, María Teresa Mutilva Contreras, Iñaki Agirre Pérez eta Francisco José Cilveti Jiménez jaun-andreak, igoera txandakoak, eta Roumen Boyanov Chirinov, Andrés Garde Gurpegui, Itziar Arrieta Salinas, Sergio Galindo Saldías eta Ainhoa Pagola Oteiza jaun-andreak, txanda irekikoak.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatutako izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezartzen diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Lanpostuak A mailako edo taldeko ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Kontratatutako izangaiak, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, honela:

Juan Antonio Rozas Aranguren jaunari, 7468 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Alberto Frías Pardo jaunari, 7264 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Teresa Mutilva Contreras andreari, 6903 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Iñaki Agirre Pérez jaunari, 3679 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Francisco José Cilveti Jiménez jaunari, 3860 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Roumen Boyanov Chirinov jaunari, 7472 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Andrés Garde Gurpegui jaunari, 7470 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Itziar Arrieta Salinas andreari, 7928 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Sergio Galindo Saldías jaunari, 7469 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Ainhoa Pagola Oteiza andreari, 7265 lanpostua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Lanpostuaren jabetza Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean hartuko da (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña), hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat; lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

4. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1109867