1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
75/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 2ko 165/2010 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horrek ikur, logotipo eta idazkunen erabilera arautzen du, funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta Hezkuntza Departamentuak diruz laguntzen dituen beste ikastetxe batzuetan.
Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 2ko 165/2010 Foru Aginduak ezartzen du ikastetxe publikoek logotipo berekiak erabiltzen ahalko dituztela, Nafarroako Gobernuarenarekin batera, eta bataren eta bestearen irudiaren mugak zehazten ditu; agindu horrek ikur, logotipo eta idazkunen erabilera arautzen du, funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta Hezkuntza Departamentuak diruz laguntzen dituen beste ikastetxe batzuetan.
Muga horiek ikastetxeen autonomia printzipioari jarraikiz malgutzeko asmoz, aipatutako arautzea aldatu da; aski izanen da tamaina edo grafikoki agertzean Nafarroako Gobernuaren logotipoa ez ezkutatzea edo hutsaltzea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.-Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 2ko 165/2010 Foru Agindua aldatzea; agindu horrek ikur, logotipo eta idazkunen erabilera arautzen du, funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta Hezkuntza Departamentuak diruz laguntzen dituen beste ikastetxe batzuetan.
Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 2ko 165/2010 Foru Aginduaren 4. artikulua aldatu da eta jarraian adierazi bezala geratu da (agindu horrek ikur, logotipo eta idazkunen erabilera arautzen du, funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta Hezkuntza Departamentuak diruz laguntzen dituen beste ikastetxe batzuetan):
"4. artikulua. Logotipo berekiak.
Ikastetxe publikoen kasuan, ikastetxeko paperetan eta gainerako jarduera edo agiri ofizialetan erabiltzeko baimentzen diren logotipo berekiak Nafarroako Gobernuaren logotipoaren (une bakoitzerako ezarritakoa) ondoan agertuko dira grafikoki, beti. Halaber, logotipo bereki horiek ezin izanen dira Nafarroako Gobernuaren logotipoa baino handiagoak izan, eta ezin izanen dute hura ezkutatu edo hutsaldu."
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 12an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F1109037