1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 6/2011 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren esku uzten duena, aldi baterako, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren eta Hezkuntza Departamentuaren titulartasuna.
Lehengo titularrak eskatuta kargua utzi eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren eta Hezkuntza Departamentuaren titulartasuna hutsik dagoenez, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 50. artikuluan xedaturikoaren babesean,
DEKRETATU DUT:
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Caballero Martínez jaunaren esku uztea, aldi baterako, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren eta Hezkuntza Departamentuaren titulartasuna, beste kontseilari batek kargua hartu arte.
Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.
Iragarkiaren kodea: F1110635