1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 4/2011 FORU DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren esku uzten duena, aldi baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titulartasuna.
Lehengo titularrak eskatuta kargua utzi eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titulartasuna hutsik dagoenez, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 50. artikuluan xedaturikoaren babesean,
DEKRETATU DUT:
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Caballero Martínez jaunaren esku uztea, aldi baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titulartasuna, beste kontseilari batek kargua hartu arte.
Iruñean, 2011ko ekainaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.
Iragarkiaren kodea: F1110412